• Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Mapa del terror
Mapa del terror
  • Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Erakutsi kokapena

Vicente Cuervo Calvo

Muturreko eskuinaMuturreko eskuina
Muturreko eskuina

Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Telefunken fabrikako langilea eta CNTren sindikalista
Atentatuaren data: 10/02/1980
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: Muturreko eskuina

Deskribapena

Vicente Cuervo Calvo eskuin muturreko pertsona batek erail zuen Madrileko Vallecas auzoan, 1980ko otsailaren 10ean. Egun hartan, Blas Piñar zuzendari zuen eskuin muturreko Fuerza Nueva (FN) alderdiarekin lotura zuen FNT sindikatuak mitin bat antolatua zuen Paris zinemaren inguruetan. Egun gutxi batzuk lehenago, Yolanda Gómez gaztearen erailketa zitala gertatua zen, eskuin muturreko hiltzaileen eskutik hori ere.

Mitin horren iragarkiaren aurkako protesta moduan, zenbait auzoko eta elkarte ezkertiarrek mobilizaziorako deialdia egin zuten kaleetan. Tentsioak saihesteko, Madrileko Gobernu Zibilak ez zuen baimenik eman FNTren ekitaldia egiteko. Hala eta guztiz ere, FNTren jarraitzaileak mitinera joan ziren.

Vicente Cuervo gazte egonezina zen eta anarkismoarekiko konpromiso ideologikoa zuen. Antonio López kaleko Telefunken fabrikan lan egiten zuen eta CNT sindikatuaren militantea zen. 1980ko otsailaren 10eko goizean FNTren mitinaren aurkako protestetara hurbildu zen bere bikotekidearekin eta zenbait lagunekin. Poliziak karga gogorrak egin zituen manifestatzaileen aurka, makil eta kateekin, eta horrek korrikaldiak eragin zituen Carlos Martín Álvarez kaletik Portazgora bidean, indarkeriatik ihes egiteko. Vicente eta bere lagunak sakabanatu egin ziren.

Istilu hauetan zehar, adin ertaineko pertsona batek Vicente Cuervo erail zuen su arma batekin, Dones taberna aurreko kalezuloan. Zenbait auzokok ere ikusi zuten gertatutakoa, baina ez zen inolako susmagarririk identifikatu. Vicenteren bikotekidea, Paz, bi kotxeren artean ezkutatu zen eta, Vicenteren bila irten zenean, lurrean botata aurkitu zuen, tiroaren ondoriozko odolarekin. Kasua handik hiru hilabete eskasera artxibatu zen eta zigorgabe gelditu zen. Gainera, Vicenteren familiak presioak jaso zituen prozesu judizialarekin aurrera ez egiteko, telefono dei anonimoen bidezko mehatxuak barne. Are gehiago, garai hartan Madrileko gobernadore zibila zen Juan José Rosónen deiak jaso zituzten, Vicenteren anaiei lana eskaintzeko.

#TalDiaComoHoy de 1980 un terrorista de extrema derecha asesinó en el barrio de #Vallecas #Madrid al activista y anarquista Vicente Cuervo Calvo de un disparo. Unos días antes habían asesinado brutalmente a Yolanda González.

Otra historia de terror, olvido e #Impunidad

HILO ⤵️ pic.twitter.com/8M74iavPGt

— Consuelo Ordóñez (@ConsuorF) February 10, 2023

Testigantza

  • Facebook
  • Twitter
  • Copiar enlace
Itxi

Location Get Directions

  • Calle de Carlos Martín Álvarez, 11, 28018 Madrid, España
© COVITE
Cookieen baimena kudeatzea
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuko informazioa gordetzeko eta/edo atzitzeko. Teknologia horien onespenari esker, hainbat datu prozesatu ahal izango ditugu, hala nola, nabigazio-portaera edo gune horretako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ez kentzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatu duen zerbitzu espezifiko bat erabiltzeko legezko helbururako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko helburu bakarrerako.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatu ez dituen lehentasunak gordetzeko legezko helburua lortzeko.
Estatistikak
Estatistiketarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa.
Estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak edo hirugarren baten erregistro osagarriek zure borondatez betetzea, helburu horretarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea web batean edo antzeko marketin-helburuak dituzten web batzuetan arakatzeko.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Lehentasunak ikusi
  • {title}
  • {title}
  • {title}
  • Login
  • Register
*
*

Lost Your Password?

Reset Password

*
Back To Login
Please wait ...
*
*
*
*