Aurkezpena
Izuaren mapa
Terrorismoaren historia Espainian
2008ko martxoaren 7an Isaías Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiak bost balazo jaso zituen buruan, lepoan, sabelean eta besoan. ETAk bere autora sartzen ari zenean erahil zuen.
Izuaren Maparen beharra argia da: terrorismoak Espainian bortizki erahildako ehundaka biktimak ezin ditzakegu ahaztu. COVITEren aburuz, sendatzen duen egi bakarra ehundaka biktima errugabeei gertatutakoa zorrozki kontatu eta azaltzen duen egia da.
Ondorengo belaunaldiek jakinaren gainean egon behar dute: Espainian, azken 50 urteetan, ETAk izua eragin zuen eta demokraziaren historian egin den sarraskirik handienaren arduraduna da.
Gainera, indarkeria erabili zuten beste talde batzuek ere gertakari negargarriak eragin zituzten, 2004ko martxoaren 11koa bezala. Madrilekoa Espainian (eta Europan) gertatu den atentaturik larriena izan da.
Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako hilketa terroristak aurkeztu ondoren, COVITEk, orain, bere mapa Madrilgo eta Nafarroako Erkidegoetara zabaltzen du. Guztira, hiru ekimenen bitartez terrorismoaren biktimak izan diren 1.000 petsona baino gehiagoren datuak jaso ditugu.
Izuaren Mapa lanabes multimedia bat da eta bere helburua hauxe da: gure senideen oroimena urteetan zehar bizirik irautea, ahaztezina dena ahaztu ez dadin bait da COVITEren helburu nagusiena. Etengabe lan egiten jarraituko dugu ez denborak ezta ezker abertzalearen propagandak ere –ETA justifikatzen jarraitzen du- Espainian gertatutakoa lausotu dezaten.