Deskribapena
Deskribapena
1980ko abuztuaren 2an ETAk Bizkaiko Agruminsa enpresako Mario González Blasco langilea bahitu eta hil zuen Eibarren (Gipuzkoa). Bahiketa abuztuaren 2ko 06:00ak pasatxo zirela gertatu zen, Mario Gonzálezek Agruminsaren mea-zulo batean soldatzaile gisako lan txanda amaitu zuenean. Biktima etxera zihoala, ETAko terrorista kaputxadun batzuek ibilgailua pasatzea eragotzi eta Mario bahitu zuten.
Egun horretako arratsaldeko hirurak inguruan, hedabide batzuek zenbait dei jaso zituzten, horietan, ETA politiko-militarraren izenean, Mario Gonzálezen bahiketa eta hilketa iragartzen zietela, alegatuz Batallón Vasco Español-ekin lotuta egoteagatik hil zutela. Terroristek Eibarko herritik kanpo utzi zuten Marioren gorpua.
Biktimak lan egiten zuen enpresako langileek 24 orduko lanuztea egitea erabaki zuten, lankidearen hilketagatiko dolu gisa.