Deskribapena
Deskribapena
1987 urtarrilak 30an, goizean, Zaragozako Akademia Militar Orokorreko autobus batek Armadako hainbat buruzagi jasotzeari ekin zion. Guztira, 20 pertsona zeraman. 8.05ak aldera, autobusak César Augusto plazan zegoen biribilgunean buelta eman zuen. Momentu horretan, ETAko komando batek urrunetik lehergailu bat aktibatu zuen. Bonbak 50 kilo Goma-2 eta metraila zituen eta San Juan de los Panetes elizaren ondoan aparkatuta zegoen furgoneta batean ezkutatuta zegoen.
Autobusaren gidaria, José Ángel Ramos Saavedra, berehala hil zen. Lurreko Armadako komandantea zen Manuel Rivera Sánchez, berriz, handik bi ordutara, ospitalera eraman eta gero. Hedatze-uhinak 800 metroko eragina izan zuen eta 35 zauritu utzi zituen, zibilak eta militarrak. Henri Parot ETAko terrorista espetxera bidali zuten atentatuaren autorea izateagatik. Francisco Múgica Garmendia eta José María Arregui Erostarbe ere zigortu zituzten atentatuan parte hartzeagatik. Hildakoak utzi zituen ETAren lehendabiziko atentatua izan zen Aragoin.
Manuel Rivera Sánchez injinerua eta Lurreko Armadako komandantea zen. Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen. Atentatuaren momentuan, Zaragozako akademian irakaslea zen. Leherketaren ondorioz, zauri larriak izan zituen eta hiriko unibertsitate-ospitalera eraman zuten. Ebakuntza-gelara sartu baino lehen hil zen.