Deskribapena
Deskribapena
1989ko uztailaren 19ko goizeko 11.15etan José María Martín-Posadillo Muñiz koronela kotxe ofizialean zihoan Ignacio Julio Barangua Arbués komandantearekin eta Fernando Vilches Herranz gidariarekin. Lurreko Armadako kuartel nagusitik atera berri ziren eta RENFEko bulego batean gelditu ziren mandatu bat egiteko. Beste auto batetik, ETAko bi terroristek militarren kotxea metrailatu zuten. Bai José María Martín-Posadillo Muñiz bai Ignacio Julio Barangua Arbués berehala hil ziren buruan balazoak jaso zituzten eta. Fernando Vilches 18 urteko soldadua larriki zaurituta suertatu zen.
José María Martín-Posadillo Muñiz Toledon jaio zen baina Zaragozako hilerrian hilobiratu zuten. 2005an hilondoko igoera batekin saritu zuten eta Zaragozako jenerala izendatu zuten. “Negar batean nago, baina sari honek asko laguntzen du”, adierazi zuen alargunak, María Isabel Franco, 2005. urteko omenaldian. “Dena den, gertatutakoa ez dugu inoiz ahaztuko. Kolpea ikaragarria izan zen”.