Deskribapena
Jaioterria: Cantabria
Adina: 66
Seme-alabak: 4Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Jubilatua. Frankoren bizkartzain ohia
Atentatuaren data: 16/08/1979
Atentatuaren lekua: Loiu
Errudunak: José María Astola Iruretagoyena, Juan Bilbao Moro, Luis Alberto Pastor Landa
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Antonio López Carrerak eta emazteak astean behin afaltzen zuten Sondikako taberna batean; han, oilasko errea jan eta, ondoren, etxera itzultzen ziren. Egun hartan, Lópezen emazteak jertsea ahaztu zuen tabernan, eta senarra hura jasotzera itzuli zen. Jantzia atzera eskuratu eta etxerantz abiatu zen, baina ETAko hiru terroristak atzetik metrailatu, eta ondoren auto lapurtu batean ihes egin zuten.
Erretiroa hartu arte Antonio Lópezek Astilleros Españoles-en Olabeagako faktorian egin zuen lan; horren aurretik, Francoren Guardiako kide izana zen. Gainera, mehatxuak ere hartuak zituen.
Jatetxe batean afaldu ondoren etxera zihoala, atzetik metrailatu eta zazpi tiro eman zizkioten, 9 milimetro parabellum kalibreko balaz; unean bertan hil zen.
Prentsa




