Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 67
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Pentsioduna
Atentatuaren data: 18/08/2017
Atentatuaren lekua: Cambrils
Errudunak: Moussa Oukabir, Said Aallaa, Mohamed Hychami, Houssaine Abouyaaqoub y Omar Hychami
Arma: Furgoneta
Hiltzailea: DAESH

Deskribapena

Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.

Bartzelonako erasoaren ostean, abuztuaren 18ko goizaldeko 1.15ak aldera, bigarren ekintza terrorista bat suertatu zen Cambrils herrian, Tarragonan. Talde jihadistaren bost kide auto batera igo, pasealeku batera sartu eta oinezkoak harrapatu zituzten. Sei zauritu egon ziren eta Ana María Suárez hil zen. Egun hartan, Ana María Suárez Cambrilsen zegoen senarren urtebetetzea ospatzeko. Roque Oriol abuztuaren 16 batean jaio zen.

Haiekin Anaren ahizpa zegoen, Alicia Suárez. Roque eta Alicia larriki zauritu zituzten terroristek. Tarragonako bi ospitale desberdinetako Zainketa Intentsiboen Unitatera eraman zituzten, baina bizirik irtetea lortu zuten.

Prentsa