Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 23
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea Donostiako Informazio bulegoan
Atentatuaren data: 21/11/1980
Atentatuaren lekua: Ibarra
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA-CCAA

Deskribapena

Donostiako Guardia Zibilaren informazio-zerbitzuetan lan egiten zuen eta Eduardo Izquierdo eta José Blasco lankiderekin batera Pedro Abreu enpresari kubatarraren bahiketa gertatu zen eremua arakatzen ari zen. Guardiak Seat 124 kamuflatu batean zihoazen. José Blascok gidatzen zuen. Baseliza batera ailegatzean, eserita zeuden bi ezezagun ikusi zituzten. Aurelio Prieto eta Eduardo Izquierdo kotxetik jaitsi ziren. Blascok aparkatzen zuen bitartean, beste biak ezezagunei hurbildu zitzaizkien. Batek, bat-batean, arma bat atera eta bi agenteak tirokatu zituen. Aureliok sorbaldan eta buruan jaso zituen tiroak. Eduardok ez zuen bere arma ateratzeko denborarik izan eta ezin izan zuen ezer egin.