Deskribapena
Deskribapena
Aurelio Prieto Prieto Donostiako Komandantziako Informazio Zerbitzuari atxikita zegoen, eta Eduardo Izquierdo eta José Blasco lankideekin batera zegoen, jatorri kubatarreko Pedro Abreu industrialaria 45 egunez bahituta egondako inguruan ikertzen. Izaskungo Andre Mariaren ermitaren ingurua zen, Tolosan.
Guardia zibilak Seat 124 batean zihoazen, bereizgarri ofizialik gabe, José Blasco zela gidaria. Ermita ingurura iritsi zirenean bi susmagarri ikusi zituzten petrilean eserita. Aurelio Prieto eta Eduardo Izquierdo ibilgailutik jaitsi ziren, eta José Blascok autoa aparkatzen zuen bitartean bi susmagarriengana hurbildu ziren, haiek identifikatzearren. Hitzik esan gabe, haietako batek arma bat atera eta guardia zibil bien kontra tiro egin zuen; Aurelio larri zauritu zuen, sorbaldan eta buruan jo baitzuen tiroz.
Eduardok, eskuineko besoan zauri larria zuela, ezer egin ezinik ikusi zuen nola errematatzen zuten lurrean bere laguna. Tiro egin ez ziezaioten lurrera bota zuen bere burua, eta biraka hasi zen terroristengandik ihes egiteko; alabaina, inguratu egin zitzaizkion atzera, tiro egiteko. Izquierdok pistola ateratzea eta erasotzaileei tiro egitea lortu zuen; haiek, baina, ihes egin zuten. José Blasco, bere aldetik, saiatu zen bere armarekin terroristei tiro egiten, baina ez zuen jotzea lortu.
Atentatugileetako bat, Eugenio Barrutiabengoa, Venezuelan dago laurogeiko azken urteetatik, eta ez dute Espainiara entregatu, Concepción Fernández Galán alargunaren eskaera asko izan badira ere.