Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 26
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Atentatuaren data: 07/02/1979
Atentatuaren lekua: Muxika
Arma: Subfusila

Deskribapena

Vicente Irusta Altamira umezurtz geratu zen oso txikia zela, eta Bilboko umezurztegian bizi izan zen, harik eta 4 urte zituenean familia batek adoptatu zuen arte. 1979an haiekin bizi zen, baserri batean, Ibarruritik zortziehun metrora. Hil baino hilabete batzuk lehenago, 1978ko azaroaren 2an, ETAk haren lagun Juan Cruz Hurtado hil zuen, terroristek “isil-mandataria, ultrafaxista eta Cristo Reyko gerrillaria” izatea leporatu baitzioten, hain zuzen ere Vicente Irusta hiltzeko erabili zuten justifikazio bera.

Ume batzuek aurkitu zuten gorpua Zugastieta eta Ibarruri arteko bidezidor batean, bizi zen baserritik hirurehun bat metrora. Biktimak ehiza-eskopeta baten hiru tiro jaso zituen, eta kanpoan odolusturik hil zelako sintomak zeuzkan. Gertaera horren aurretik, garai hartako prentsak argitaratua zuen biktimak lagunak zirela.

Prentsa