Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Argentina
Adina: 40
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Saltzailea Vidal Pons 1897 fruta-dendan
Atentatuaren data: 17/08/2017
Atentatuaren lekua: Barcelona
Errudunak: Younes Abouyaaqoub, Houssaine Abouyaaqoub, Moussa Oukabir Said Aallaa, Mohammed Hychami y Omar Hychami
Arma: Furgoneta
Hiltzailea: DAESH

Deskribapena

Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez

Alejandra Pereyra Cabrera argentinarra zen eta boliviar jatorria zuen. Bartzelonan bizi zen 2007tik eta 2012tik Vidal Pons 1897 fruta-dendan saltzailea zen. “Pertsona bikaina zen, oso alaia eta saiatua. Zer gehiago esan dezaket? Atzo desagertutzat eman genuen eta gaur jakin dugu hilda dagoela. Lagunak lur jota daude”, adierazi zion lankide bati ‘El País’ egunkariari.

Prentsa