Deskribapena
Deskribapena
2001eko maiatzaren 24ko goizeko zortzi eta erdiak pasatxo zirela, El Diario Vasco-ren finantza-zuzendari Santiago Oleaga Elexabarrieta atzetik tirokatu zuten ETAko bi terroristak. Zazpi aldiz egin zioten tiro.
Goiz hartan, Santiago Donostiako Antigua auzoko Matía Fundazioa osasun zentrora joana zen bere ibilgailuan, hilabetea baitzeraman dagoeneko errehabilitazio ariketak egiten, palan jokatzen zuela-eta lesioa sortu baitzitzaion sorbaldan. Etakideak zentroaren inguruan zeuzkan zain, eta autoa aparkatu eta jaitsi zenean hil arte tirokatu zuten. Biktima lurrera erori zenean, beste lau tiroz errematatu zuten. Biktimak ez zeraman eskoltarik, ez zegoen mehatxatuta eta ez zuen bere burua ETAren helburutzat.
Hiltzaileek ibilgailu batean egin zuten ihes. Gero Aiete auzoan abandonatu zuten, lehergailuz kargatuta eta eztanda egiteko prest. Autoa etxebizitza inguru batean lehertu zen, eta benetako sarraskia eragin zezakeen.
Prentsa



