Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 55
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 20/11/1980
Atentatuaren lekua: A Coruña
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1980ko azaroaren 20an, goizean, Ricardo López Castiñeira, Guardia Zibileko agentea, etxetik irten zen. Coruñako Agra del Orzán auzoan bizi zen eta lanera joateko kotxea hartu zuen. 8.20ak aldera, 50 bat metro ibili ostean, GRAPO erakundeko bi gazte agertu ziren eta bidea moztu zioten. Haietako batek pistola atera eta buruan tiro egin zion. Terroristek ihes egin zuten. Zaurien ondorioz, handik gutxira (bi ordu) hil zen. Gizon bat zigortu zuten hilketa burutzeko laguntza eskaintzeagatik.

Ricardo López Castiñeira Gaiborren jaio zen. Gaibar Lugoko Begonte udalerriko herria da. Azkeneko 13 urteetan Coruñan lan egin zuen. Alaba bat zeukan, baita biloba ere. Correos posta zerbitzuaren zaintza funtzioetan lan egiten zuen.

Prentsa