Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 38
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Atentatuaren data eta lekua: 13/06/1991, Trapagaran
Atentatuaren data: 13/06/1991
Atentatuaren lekua: Trapagaran
Errudunak: Jesús Mendinueta Flores, Juan Carlos Iglesias Chouzas, Juan Manuel Ormazábal Ibarguren
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko ekainaren 13ko arratsaldeko bostak inguruan, ETA talde terroristak Ricardo Couso Río guardia zibila hil zuen Trapagaranen (Bizkaia). Ricardok Franciscanas de Montpellier ikastetxearen aurrean aparkatu zuen autoa, eta barruan zegoen, seme gazteena eskolatik irten zain. Carolina, hamalau urtekoa orduan, lehenago irten eta etxera joana zen. Seme gazteena gehixeago entretenitu zen irteeran eta, aitaren autoan sartzen ari zen unean, ETAko Bizkaia komandoaren kide bat ibilgailura hurbildu eta sei tiro bota zituen aurreko beiratik zehar. Guardia zibila, hilik jada, automobil barruan erori zen, bederatzi urteko umea bertan zela. Terroristak ihes egin zuen, aurrez lapurtu zuen taxi batean.

Handik urte batzuetara, elkarrizketa batean, haren alargun Fina Saavedrak esan zuen inork ez zuela adorerik, ez lotsarik izan, aitaren hilketa ikusi zuen bederatzi urteko umearengana hurbildu eta mimo bat egiteko. “Eserita laga zuten, zer egin ez zekiela, harrizko eserlekutxo batean, nire senarraren lankideak iritsi ziren arte”. Aitaren hilketaren lekuko izan zen ume hori Guardia Zibilean sartu zen urte batzuk geroago.

Prentsa