Deskribapena
Deskribapena
2004ko martxoaren 10an, Rex Ferrerek, 20 urteko filipinarrak, poltsa bat elizan utzi zuen. Abesbatza bateko kidea zen. Jainkozalea zen eta Kristoren Elizaren kidea ere. Heriotzari beldurrik ez zion beste bizitza batean sinesten zuelako. Zerbitzari bezala lan egiten zuen, baina arotza izateko ikasten ari zen. Martxoaren 11ko goizean, normalean baino goizago irten zen etxetik Elizara itzuli behar bait zuen poltsa berreskuratzeko. Atochako geltokian egon ziren leherketen ondorioz hil egin zen.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.
Argazkiak




Audio
Prentsa



