Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 36
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ertzaina (AVCS)
Atentatuaren data: 04/03/1996
Atentatuaren lekua: Irun
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Atentatua Ramón Doral Trabadelo poliziaren etxetik gertu izan zen. ‘Montxo’ etxera zihoan emaztearen eta seme gazteenaren bila, umea haurtzaindegira eramateko, baina bere Opel Vectrarekin 50 bat metro inguru egin orduko, lapa-bonbak eztanda egin zuen.
Horren aurretik, atzetik zihoan beste gidari batek ikusi zuen gidariaren eserlekuaren azpian bulto bat nabarmentzen zela; susmo txarra hartu eta klaxona jotzen eta argiekin seinaleak egiten hasi zen, ertzaina geldi zedin. Biktima ez zen baina seinale horiez jabetu, edo ez zuen erreakzionatzeko astirik izan. Kontua da une batzuen ondoren heriotza eragin zion leherketa gertatu zela.
Biktimak 1977an EAJren gazte erakundean militatu zuen, baina Ertzaintzan sartu zenean politika utzi zuen.