Deskribapena
Deskribapena
Pedro eta Juan Manuel Conrado Martínez Castaños anaiak eta Ignacio Ibargutxi Erostarbe hiru gazte bizkaitar ziren, eta agente komertzial lanean aritzen ziren, etxez etxe salduz euskaraz ikasteko liburuak, diskoak eta materialak. Tolosara joaten zirenean, Beti Jai jatetxean bazkaldu ohi zuten.
1981eko ekainaren 24an, ETAko Goierri komandoko kide batzuek poliziako agenteekin nahastu zituzten hiru gazteak, eta ibilgailuan sartzear zirela, terroristek tiro egin zieten. Juan Manuel Martínez eta Ignazio Ibargutxi hantxe bertan hil ziren; Pedro Conrado zaurituta geratu zen, eta handik bederatzi hilabetera hil zen, zaurien larritasunaren eraginez. Lehen une batean ETAk ukatu bazuen ere atentatuan ardurarik zuenik, azkenean ohar bat bidali zien familiei, onartuz hiru gazteen hilketa “akatsa” izan zela.
Hiru gazteen hilketak astindu handia eragin zuen arren Tolosan, pertsona talde txiki bat baino ez zen izan atentatuaren lekuan biharamunean egindako kontzentrazioan.
Conrado Martínez artista plastikoa zen lanbidez, diktaduraren kontra borrokatua zen eta Langile Komisioetako militantea izana, eskuinaldean metaleko langilea izan zen garaian. Hil zutenean PCE-EPKren militantea zen.