Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 30
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko inspektorea
Atentatuaren data: 26/05/1986
Atentatuaren lekua: Guecho
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Moisés Cosme Herrero Luengo egunkaria erostera joan zen, hiru urteko semearekin, herriko plazara; umearen aurrean, bi tiro jo zizkioten buruan. Etxera bueltan zetorrela, bi etakide Moisési atzetik hurbildu, haietako batek pistola atera eta garondoan egin zion tiro. Lurrean, beste tiro batez errematatu zuen. Terroristek eguzkitako betaurrekoak eta praka bakeroak zeramatzaten, eta plaza jendez beteta zegoen. Umeak, aita lurrean eta odol putzu baten erdian ikusi zuelarik, ihes egin zuen, ikara batean, negar zotinka. Noraezean ibili zen, kaleetan zehar, ordubetez, Udaltzaingoko agenteek aurkitu zuten arte.

 

Krimena gertatu arren, egun horretan Getxon egiten ari ziren txirrindulari lasterketa ez zuten bertan behera laga, eta normaltasunez segitu zuen Algortan.

Prentsa