Deskribapena
Deskribapena
Modesto Carriegas Pérez etxetik irten zenean berak zuzentzen zuen Banco Hispano Americanoren bulegora lanera joateko, terroristak atariko eskaileretan zeuzkan zain, ezkutuan. Gerturatu eta lau tiro jo zizkioten, buruan bi eta urdailean beste bi. Inguruko banku-sukurtsal bateko langileak joan zitzaizkion laguntzera, eta baita emaztea bera ere, tiroak entzun baitzituen.
1979 horrexetako urtarrilaren 27an, ETA politiko-militarrak Banco Hispano Americanoren sukurtsalean egindako lapurretaren eta ondorengo bahiketaren biktima izan zen Modesto Carriegas. Lau etakide bankuan sartu, eta hamar milioi pezeta eskuratu zituzten. Sukurtsaleko langileek lapurretaren salaketa atzera zezaten, Modesto Barakaldoko geltokiraino eraman zuten, bahitu gisa. Harekin trena hartu eta Bilboraino joan ziren, eta taberna batean askatu zuten, ohar eginez goizeko bederatziak arte han egon behar zuela, eta ondoren bankura itzuli. Hilketaren ondoren, familiak ETAren gutun bat jaso zuen; horretan, Barakaldotik alde egiteko esaten zieten.