Deskribapena
Deskribapena
1981ko maiatzaren 7ko goizean, Joaquín Valenzuela teniente jenerala Armadaren automobil batean zihoan Guillermo Tevar Saco teniente koronelarekin, Antonio Nogueras García bizkartzainarekin eta Manuel Rodríguez Taboada soldaduarekin (gidaria). Conde Peñalver kalean semaforo batean gelditu behar izan zuten. Motor bat euren parean jarri zen. Bi terrorista zihoazen. Henri Parot ETAko kideak lehergailu bat zeraman poltsa bat militarren autoaren gainean utzi eta terroristek azkar ihes egin zuten. Eztandak 20 bat pertsona zauritu zituen eta hiru militar erail zituen. Valenzuela teniente jenerala bizirik irten zen.
Manuel Rodríguez Taboadak 36 urte zituen eta Ourensekoa zen. Larrialdi zerbitzuen gogor saiatu ziren baina ezin izan zuten militarraren gorputza autotik atera. Beraz, Gómez Ulla ospitalera autoaren egiturarekin batera eraman behar izan zuten.