Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 34
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Harategi baten jabea
Atentatuaren data: 26/10/1983
Atentatuaren lekua: Irun
Errudunak: Jon Koldo Aguinagalde Urrestarazu, Antonio Troitiño Arranz, Ángel Zabaleta Mendía
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Arratsaldeko seiak hamar gutxitan ETAk tiroz hil zuen Lorenzo Mendizabal Iturrarte, Irunen (Gipuzkoa), jabekidea zen Biona harategian zerbitzatzen ari zenean. Bi terrorista armadun lokalean sartu eta tiro egin zioten Lorenzori, bezeroak eta harategiko enplegatu bat bertan zirela. Jaurtigaiek biriketan, bihotzean eta gibelean jo zuten biktima, eta Irungo Gurutze Gorriaren ospitalean hil zen. Hiltzaileek taxi lapurtu batean egin zuten ihes, hirugarren bat zain baitzuten bertan, gidari lanetan.
Ihes egin aurretik, hiltzaileek zorroa kendu zioten harategiko emakumezko bezero bati, seguruenik haren Nortasun Agiri Nazionala eskuratzearren, ETAren beste atentatu batzuetan ere egin moduan.
Prentsa



