Deskribapena
Deskribapena
Lorenzo González-Vallés Sánchez, Donostiako gobernadore militarra, mezatara zihoan, ohi zuen moduan, bere emazte Josefina Seco eta semeetako batekin; une horretan, Kontxako pasealekuan zirela terrorista bat hurbildu eta, hitzik esan gabe, lokian tiro egin zion. Zehazki, hondartzako paseoko barandaren ondoan gelditu zenean hil zuten. Bi terrorista ziren, eta hirugarren konplizea zain zuten etxarte batetik zehar egin zuten ihes.
Gorpua baranda ondoan geratu zen, lurrean, eta biktimaren emaztea gorpuari besarkatuta egon zen pixka batean, harik eta paseoan berekin zihoan semea iritsi arte, atentatua baino une bat lehenago gurasoengandik aldenduxea baitzen; honakoa adierazi zien kazetariei: “Duela egun batzuk terrorismoaren gaiaz hitz egin genuen familian. Aitak esan zuen terroristen kontra heriotza zigorrak, mendekuek edo zigorrek ez dutela ezer konpontzen”.