Deskribapena
Deskribapena
Lau pertsonak, hiru gizonezko eta emakumezko bat ziren, Juan Jose Uriarte Orue taxilariaren zerbitzua eskatu zuten. Etakideek auzo bide bateraino eraman zuten taxilaria, belauniko jarrarazi zuten, eta lehen tiroa jo zioten garondoan. Lurrean zela errematatu egin zuten. ETAko kide zela esan zuen deitzaile anonimo batek birritan deitu zuen Bilboko Errepideko Laguntza Elkartera, biktimaren gorpua non zegoen adierazteko. Dei berean talde terroristak poliziaren isil-mandataria izatea leporatu zion, ‘salatari bat garbitu dugu’ esan baitzuten.
Juan Jose Bilboko apezpiku laguntzaile Juan Maria Uriarteren lehengusu propioa zen. Alabaina, terroristak ez ziren hilketa eta gero arte datu horretaz jabetu. Horregatik, ETAren zuzendaritzak atentatuaren egiletza ukatu zuen.
Prentsa



