Deskribapena
Deskribapena
Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.
1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.
Juan Ignacio Calvo Guerrero La Pola de Gordón herrian (León) jaio zen. Atentuaren ondorioz, pronostiko larriarekin eraman zuten ospitalera eta han egun asko eman zituen masa entzefalikoa galdu bait zuen. Hainbat organotan zauriak ere izan zituen. Azkenean, 1986ko abuztuaren 5an zendu zen. “Guardia Zibila maite zuelako hil dira. Ordezkatzen zuten uniformea gustatzen zitzaien”, adierazi zuen atentatuari buruz hildakoen lankide batek.