Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 32
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Igeltseroa
Atentatuaren data: 27/03/1981
Atentatuaren lekua: Tolosa
Errudunak: Ignacio Goicoechea Arandio, Joaquín Zubillaga Artola, José Luís Martín Elustondo
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Juan Costas Otamendi goizeko ordu biak inguruan atera zen Tolosako taberna batetik, neska bat zuela lagun. Juanen autoan sartu behar zutenean, lau gizabanako bikoteari hurbildu, armekin mehatxatu eta bere ibilgailuan igotzera behartu zituzten. N-I (Madril-Irun) errepidean kilometro batzuk egin ondoren, bahitzaileek desbideratze bat hartu zuten, Tolosako Aldaba auzorantz joateko; han, baserri sakabanatu batzuk baino ez daude.

 

Han ibilgailuko maletategian sartzera behartu zuten neska, eta giltzaz itxi; Juan eraman egin zuten. Bahitzaileek, aurpegiak agerian, galdekatu egin zuten. Biktima giltzarrapo batez itxitako kate batekin zuten lotuta. Galdeketa amaiturik, etakideek garondoan tiroa jo eta bertan hil zuten.

Prentsa