Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 30
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Donostiako Komandantziako ekonomatuan lan egiten zuen Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 25/09/1978
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: José Miguel Azurmendi Albizu, Miguel Sarrasqueta Zubiarrementería
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Lorenzo Soto Soto eta José Zafra Régil guardia zibilak Donostiako Guardia Zibilaren Komandantziako ekonomatuan zeuden destinatuta, eta elikagai hornidura zuten eginkizunetako bat. Hori zela eta, Donostiako Atotxako fruta eta barazki azoka nagusira joan ohi ziren erregularki, irailaren 25eko goiz horretan egin zuten bezalaxe. Laneko lohihartzeko urdinak jantzita, Lorenzo eta José azokara joan eta fruta eta barazki kutxaz kargatu zuten ibilgailua.

 

Goizeko 8,30ak inguruan, kuartelera iristeko prest zirela jada, hiru terroristak, aurpegiak galtzerdi beltzez estalita, Land Rover-aren alde banatan eta aurrean jarri eta tiroz josi zituzten guardia zibil biak. José Zafraren gorputzak hogeita bat tiro hartu zituen eta Lorenzo Soto lankideak hamazazpi zeuzkan. Ibilgailu barruan hil ziren biak, une hartantxe, bere armak erabiltzeko astirik gabe; armak automobilaren eserlekuetan agertu ziren.

Prentsa