Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 28
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 14/05/1981
Atentatuaren lekua: Lemona
Errudunak: Enrique Letona Viteri, José Antonio Borde Gaztelumendi, José Luís Barrena Pagay, Juan María Otegui Elizegui
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

José Olaya de la Flor hiru Land Rover-ez osatutako konboiko ibilgailuetako baten gidaria zen; ibilgailuak karabanaren hasieran, erdian eta amaieran zihoazen, eta hiruna guardia zibil zihoazen horietan. Karabanako ibilgailuek harrobietako lehergaiak zeramatzaten.

 

Bi ibilgailu babestuak erdian zihoazen. Deskargaren parte bat harrobian egin behar zuten, eta gero beste batera joan behar zuten, gainerako merkantzia deskargatzeko. Ibilgailuetako bi detonagailuak zeramatzan kamioneta batekin eta 450 kilo goma 2z kargatutako furgoneta batekin joan ziren harrobiko sarreraraino, han 400 kilo deskargatu baitzituzten. Guardia Zibilaren hirugarren ibilgailua zain zegoen, 300 bat metrora, harrobirako errepideko bidegurutzean. Konboia bigarren harrobirako bidaian abiatu zenean, eta 100 metro eskas eginak zituenean, leherketa gertatu zen. Lehergailua ezponda batean zegoen, errepidearen ezkerraldean, harriz ezkutatuta. Leherketaren indarra hain izan zen handia ezen ibilgailua zeharo txikitu eta hainbat metroz bidali baitzuen airean.

 

Auto ofizialeko aurrealdeko eserlekuetan zihoazen bi guardia zibilak, José Olaya de la Flor eta Manuel Sánchez Borrallo, hantxe bertan hil ziren, eta Anselmo Jiménez Aller agenteak oso larri zauriak izan zituen.

Prentsa