Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 45
Seme-alabak: 5Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Kazetaria
Atentatuaren data: 28/06/1978
Atentatuaren lekua: Portugalete
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Jose Maria Portell Manso Portugaleteko Txurruka etorbideko bere etxetik irten zen, bere lantokira joateko. Hiru terrorista zeuzkan zain, eta haietako bik zenbait tiro jo zizkioten, oso hurbiletik, etxe parean aparkatuta zeukan autoa martxan jartzear zela.
Igerileku batzuetako arduraduna izan zen gertaeren lekura iristen lehena, eta berehala ezagutu zuen Portell. Mediku bat, biktimaren bizilaguna baitzen, berehala jaitsi zen kalera, baina hura hila zela egiaztatu besterik ezin izan zuen egin.
Biktima ETAk hildako lehen kazetaria izan zen. Ospe handiko profesionala zen, La Gaceta del Norteren erredakzioburu gisa, eta beste hedabide batzuentzat ere aritua zen, La Hoja del Lunes, La Vanguardia, ABC eta Associated Pressentzat kasu.