Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 52
Seme-alabak: 5
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Higiezinen agentzia bateko langilea
Atentatuaren data: 31/12/1978
Atentatuaren lekua: Laudio
Errudunak: María Belén Urrechu Rebollo Ignacio Julián Juaristi Echevarria
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

José Luis Vicente Cantón 11:20 zirela atera zen Ruperto Urkixo kaleko bere etxeko ataritik. Krimenaren lekuko bakarraren arabera, hiru gaztek biktimaren ondoan gelditu zuten berak zihoazen ibilgailua, Seat 131 bat, eta haietako batek, oso hurbildik, tiro egin zion, metraileta batez.

 

Berehala atera ziren leihora emaztea, Gregoria Molinuevo Díez, eta alabetako bat. Krimena ikusi zuen pertsonarekin batera, Gizarte Segurantzaren kontsultategira eraman zuten, baina guardiako medikuak hura hila zela baino ezin izan zuen ziurtatu. Bi bala-tiro zeuzkan toraxean. Handik egun batzuetara ETAk atentatua erreibindikatu, eta biktimari Guardia Zibilarekin kolaboratzea leporatu zion.

Prentsa