Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 44
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko sarjentua eta arma ikuskatzailea Eibarren
Atentatuaren data: 11/12/1987
Atentatuaren lekua: Soraluze
Errudunak: Pedro José Echevarria Lete, Fermín Javier Urdiain Ciriza, Jesús María Ciganda Sarretea y Juan Carlos Balerdi Iturralde
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Gauerdia baino lehentxeago, José Luis Gómez Solís Gila tabernatik atera zen, emaztearekin, eta elkarrekin joan ziren bere turismo partikularrerantz. Lehenik agentea sartu zen, eta eskuineko aldeko atea ireki behar zuenean emaztea sar zedin, ETAko hiru kide hurbildu eta bere pistolekin tiro egin zioten agenteari; 14 tiro hartu zituen, eta hantxe bertan hil zen. Terroristek Eibarko bidean egin zuten ihes, Eibar komandoaren laguntzaile Pedro Jose Etxeberria Letek gidatzen zuen autoan, zain baitzuten; Etxeberria bera izan zen biktima lokalizatu zuena.

 

Abenduaren 11 hartan ETAk, José Luis Gómez sarjentuaz gain, beste hamaika pertsona hil eta hamarnaka gehiago zauritu zituen Zaragozako Guardia Zibilaren kuartel-etxearen kontrako atentatuan. Egun berean, Rafael Rivas polizia nazionala larri zauritu zuen bonba-gutun batez.

Prentsa