Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 30
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Polizia Armatuko kaboa
Atentatuaren data: 20/11/1978
Atentatuaren lekua: Basauri
Errudunak: Juan José Gaminde Aranguren, Juan José Legarreta Echevarría
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1978ko azaroaren 20ko goizeko hamaiketarako minutu gutxi falta zirela, Basauriko kuarteleko kirol zelaian futbolean ari ziren 33 polizia metrailatu zituen ETAk. Erasoa Bilbo-Behobia autobidetik egin zuten, eta Polizia Armatuko José Benito Sánchez kaboaren eta Benjamín Sancho Lejido guardia lehenaren heriotza eragin zuen.

 

Erasoak zenbait zauri eragin zizkien, halaber, kuarteletik kanpo autobus geraleku batean zegoen gazte bati eta beste 16 agenteri; honakoak ziren agenteak: Leocadio Arenas Galicia, Isaac Javier Bacarizo Bueno, Eusebio Calvo Pujol, Eduardo Castaño Justel, Fernando Cortés Legaz, José Manuel Erguita Moreno, José Falcón Quintero, Fernando Ferrer Conejero, Luis Jodra Benito, Francisco Laplaza Cortes, Ángel Moreno Cantisano, Esteban Rodríguez Saldaña, José Ruiz Álvarez, José Luis Sanz Barco, Juan José Tomás Marteles eta Antonio Vaguena Gracia.

Terroristek kirol eremua goitik ikustea ahalbidetzen zien autobideko bazterbidetik egin zuten tiro. Zaintzaileek erasotzaileei tiro egitea lortu bazuten ere, ez zuten inor jo eta haiek ihes egin ahal izan zuten. Terroristak zenbait egunetan egon ziren Basauriko kuartel inguruak zaintzen, polizien jardueren nondik norakoak ezagutzeko.

Prentsa