Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Tolosa
Adina: 20
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: ETA (m)-ko kidea
Atentatuaren data: 30/12/1983
Atentatuaren lekua: Bayonne
Arma: Pistola
Hiltzailea: GAL

Deskribapena

1983ko abenduaren 30an, gauean, GAL erakundeko talde batek José Antonio Lasa Aróstegui eta José Ignacio Zabala Artano bahitu zituen. Gorki izeneko ETA militarreko komandoaren kideak ziren. Baionako aparkaleku batean aurkitu zituzten, Ipar Euskal Herrian. Donostiako Intxaurrondoko kasernara eraman zituzten eta, ondoren, La Cumbre jauregira. Torturatu zituzten. Alacanten hil zituzten. Bi urte eta gero, gorpuak La Foia de Coves izeneko gunean –Alacanteko Busot mendian- agertu ziren. Kare bizitan ehortzi zituzten eta 1995ra arte ezin izan zituzten identifikazioak egin.

Guardia Zibileko hiru agenteri, Enrique Rodríguez Galindo jeneralari eta Julen Elgorriagari –Gipuzkoako gobernadorea izan zena- 67 eta 71 urte bitarteko kartxela zigorra ipini zizkioten. GAL erakundearen lehen hilketa izan zen.

José Antonio ‘Joxean’ Lasak 20 urte zituen. Bere lagun mina zen José Ignacio ‘Joxi’ Zabalarekin Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen 1981an Tolosako banketxe bat lapurtu eta gero.

Prentsa