Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 38
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea Bilbon
Atentatuaren data: 14/01/1992
Atentatuaren lekua: Bilbo
Errudunak: Carlos Iglesias Chouzas, alias Gadafi, Juan Ramón Rojo González, Kepa Urra Guridi, Javier Martínez Izaguirre
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizeko zazpi eta erdiak inguruan, José Anseán, Ana María Pérez emaztearekin batera, Basauriko Polizia Nazionalaren kuartelera zihoan lanera; bi etakide taxi lapurtu batetik jaitsi, eta zenbait tiro jo zizkioten Joséri, eta bertan hil zuten. Auzitegi Nazionalaren 2002ko epai batek frogatutzat jo zuen Iglesias Chouzas eta Rojo González etakideek hil zutela biktima, emazteak hura ez errematatzeko erregutu bazien ere.

 

Epaiketatik egun gutxira, senar-emazteen seme bakarrak, 29 urtekoa hura, bere buruaz beste egin zuen.

 

Garai hartan, babes neurri gisa, segurtasun indarretako kideek garraio publikoa erabili ohi zuten lanera joateko. Horrela, ibilgailu partikularrak erabiltzea saihestea bilatzen zen, ETAk lapa-bonbak jar zitzakeen eta, erraz, horrelakoetan. José Anseánek horrela jokatu bazuen ere, izan ere autobusaren geralekurantz zihoan hil zutenean, ez zion ezertarako balio izan.

Prentsa