Gallery

Deskribapena

Jaioterria: La Rioja
Adina: 45
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ehungintza sektoreko enpresaria eta merkataria
Atentatuaren data: 27/11/1980
Atentatuaren lekua: Logroño
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1980ko azaroaren 27an, gauean, Miguel Ángel San Martín Fernández, Carlos Fernández Valcárcel, Joaquín Martínez Simón eta José Luis Hernández Hurtado lagunak Logroñoko La Chistera tabernara joan ziren. Ohikoa zen poliziak hara joatea. 21.40ak aldera, handik atera zirenean, ETAko bi terroristek lehergailu bat eztandarazi zuten urrunetik. Bonba eta metraila alokairuko auto batean izkutatu eta tabernaren ondoan aparkatu zuten. Bakarrik José Luis Hernández bizirik atera zen.

Carlos Fernández Valcárcel Coruñan jaio zen. Polizia Nazionaleko komisarioordea zen eta bi seme-alaba zituen. Leherketaren ondorioz, biriketan eta sabelaldean zauri larriak izan zituen, baita beste lekuetan ere. Handik bost egunetara ospitalean hil zen, abenduak 2an.

Prentsa