Deskribapena
Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 44
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 03/10/1980
Atentatuaren lekua: Durango
Arma: Subfusila
Deskribapena
ETAk Poliziaren ibilgailu ez-ofizial bat metrailatu zuen Durangon, eta bertan zihoazenak hil zituen: Sergio Canal Canal Poliziako komisariordea, Jesús Hernando Ortega ibilgailuaren gidaria, eta José Antonio Merenciano Poliziako inspektorea. Polizietako bat bera ere atentatutik bizirik ez zela aterako ziurtatzearren, taldeko hiltzaileak ibilgailura hurbildu, eta pistolekin zuzenean egin zieten tiro biktimei buruan. Ondoren, terroristek lehentxeago pistolaz lapurtu zuten ibilgailu batean egin zuten ihes.
José Antonio Merenciano hilik zegoen jada jendea autora hurbildu zenean, eta beste bi agenteak larri zaurituta zeuden. Trasladoan zehar Jesús Hernando polizia hil zen, eta Sergio Canal komisariordea handik ordu erdira.
Prentsa


