Deskribapena
Deskribapena
2000ko urriaren 30ko goizean, ETAko terroristek 20 kilo lehergailu zituen bonba-auto bat Badajoz hiribideko 60. zenbakian utzi zuten, La Concepción auzoan. Terroristek lehergailua aktibatu zuten handik José Francisco Querol y Lombardero Auzitegi Goreneko epailea igaro zenean bere auto ofizialean. Txoferra Armando Medina Sánchez zen eta beraiekin bizkartzain bat zihoan, Jesús Escudero García. Izugarrizko eztandaren ondorioz hirurak hil ziren. Gainera, Jesús Sánchez Martínez autobus gidaria ere zauritu zuten terroristek. EMTko langilea azaroaren 8an zendu zen. Guztira, 64 pertsona zaurituak suertatu ziren. 35 eraikinetako 700 etxebizitzetan kalteak eragin zituen atentatuak.
Jesús Escudero Garcíak 53 urte zituen eta Colomeran (Granada) jaio zen. Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. Polizia Judizialeko taldean lan egiten zuen, baina bizkartzaina ere bazen gainsoldata bat lortzeko asmoz eta seme-alaben ikasketak ordaintzeko.
Argazkiak




Prentsa
