Deskribapena
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 29/07/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1979ko uztailaren 29ko goizean ETAko adar politiko-militarrak (ETA pm) ikara eragin zuen Madrilen Barajas aireportuan eta Chamartín eta Atocha geltokietan burututako atentatuekin. Guztira, terroristek zazpi pertsona hil zituzten eta ia 100 zauritu ere.
13.15etan, Barajas aireportuko eta Chamartín geltokiko atentatuak gertatu eta minutu gutxira, lehergailuez betetako hirugarren poltsa batek eztanda egin zuen Atochan. Lau hildako egon ziren eta ia 40 pertsona zaurituta suertatu ziren.
Biktimetako bat Jesús Emilio Pérez Palma izan zen. Oso larriki zauritu zuten eta Primero de Octubre ospitalean zendu zen gau horretan bertan.