Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 65
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Enpresaria, Armadako komandate ohia eta Fuerza Nueva alderdiko buruzagi ohia
Atentatuaren data: 13/04/1984
Atentatuaren lekua: Pamplona
Errudunak: Comando Nafarroa: Mercedes Galdós, Juan José Legorburu, Juan Carlos Arriaga, José Ramón Martínez de la Fuente
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Bost urte gutxienez zeramatzan ETAk Jesús Alcocer erail nahian. Hiru supermerkatuen jabea zen. Gainera, Armadako komandantea eta Fuerza Nueva alderdiko kidea izan zen. Terroristek bere dendetan lehergailuak ipini zituzten, autoan bonba bat utzi zioten eta egun batean ere bere etxera joan ziren irteterakoan tirokatu ahal izateko. Saiakera guzti horiek ez zuten arrakastarik izan. Baina 1984ko apirilaren 13an, ETAko bi terrorista Mercairuñara joan ziren. Sarri joaten zen hara Alcocer bere dendak hornitzeko. Birritan tiro egin zioten garondoan eta berehala hil zen.

Terroristek Renault 18 batean ihes egin zuten eta Ermitagañan aparkatu zuten. Barruan, bonba bat utzi zuten ere. Mercedes Galdós terroristak, mojaz jantzita, lehergailua aktibatu zuen Juan José Visiedo eta Tomás Palacín poliziak autoa aztertzera hurbildu zirenean. Biak hil ziren ere bai.

Argazkiak

Prentsa