Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 38
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Lemoako bake-epailea, Herradura tabernaren jabea eta anbulantzia gidaria
Atentatuaren data: 08/07/1978
Atentatuaren lekua: Lemoa
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1978ko uztailaren 8an ETAk Bizkaiko Lemoako Javier Jauregi Bernaola bake-epailea hil zuen, familiaren jabetzako tabernaren barnean. Javier tabernako lanetan ari zen, ETAko bi terrorista aurpegia agerian lokalean sartu, eta Javier Jauregi ote zen galdetu ziotenean. Baietz erantzun zien eta, haiengana hurbiltzen saiatu zenean egoera baretzearren, berbertatik lau tiro jo zizkioten bularrean, eta beste bat besoan; une hartantxe hil zen.

Atentatua baino lehen, Jauregik kontatua zien jada bere hurrekoei ETAren mehatxuak jasotzen ari zela, telefono bitartez batez ere.

Prentsa