Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ertzaina
Atentatuaren data: 09/03/2001
Atentatuaren lekua: Hernani
Errudunak: Asier García Justo, Jon Zubiaurre Aguirre, Imanol Miner Villanueva, Francisco Javier Makazaga Asurmendi
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Bonba-autoa lehertu baino ordubete lehenago, herritar batek etxetik deitu zion Ertzaintzari, Zinkoenea plazaren inguruetan gertatzen ari ziren liskarren berri emateko. Poliziak, furgoneta bat eta patruila-auto bat zehazki, hara iritsi zirenerako, jada ez zegoen inor. Edukiontzi bat sutan baino ez, eta kalean gurutzatutako automobil bat, tranpa inolaz ere, maletategia lehergaiz kargatuta baitzeukan. Agenteak autora hurbildu eta, lehen begi-ikuskapena egin ondoren, garabiari hots egin zioten, ibilgailua handik kentzeko. Zain zeuden bitartean, Imanol Miner terroristak lehergaia aktibatu zuen, urrutiko aginte batez seguruenik. Leherketak bete-betean harrapatu zuen Iñaki Totorika Vega, eta une horretan patruila-autoko irratitik hizketan ari zen lankidea zauritu zuen.

Iñaki Totorika euskalduna zen, eta 18 urte zituenez geroztik EAJko militantea, eta baita UGTkoa ere. Milaka pertsona izan ziren Bilboko apezpiku Ricardo Blázquezek Totorikaren alde egindako hileta-elizkizunean. Manifestazio jendetsu batek Portugaleteko kaleak zeharkatu zituen, “Askatasunagatik. ETA EZ” lemarekin.

Prentsa