Deskribapena
Deskribapena
Ibrahim Ahmed Aalcalif eta Ibrahim Dannoun Bartzelonako Riera Alta kaletik zihoazen 1983ko ekainaren 7ko arratsalde hartan. San Antonio kalera zihoazen. 14.00ak aldera, ezezagun bat bizkarretik hurbildu eta bi gazteak tirokatu zituen. Ibrahim Ahmed Aalcalifek bekokian jaso zuen balazoa eta berehala hil zen. Ibrahum Dannounek, ordea, garondoan jaso zuen tiroa eta oso larri baina bizirik eraman zuten ospitalera.
Lehenengo momentu batean jordaniar jatorria zutela uste izan zen. Medikuntza ikasten ari ziren Bartzelonan. Zeramaten poltsan Medikuntza liburuez gain Bartzelonako Bilgune Islamiarrari eta Ikasle Palestinarren Elkarteari buruzko dokumentuak aurkitu zizkieten. Dannoun ikasle talde horren buruzagia zen. Horrez gain, Al Fatah erakundeko kidea zen, Palestinaren Askapenerako Erakundearen adarra. PAEk Israelen esta sionismoaren eskua ikusi zuen atentatuaren atzean. Dannounen Jordaniako pasaportea faltsua zela geroago ezagutu zen.
Hasiera batean, Poliziak gazte musulman bat atxilotu zuela adierazi zuten komunikabideek. Hala ere, agintariek informazioa faltsua zela esan zuten eta gaztea gertakarien lekuko bat besterik ez zela argitu zuten, bi biktimekin zihoan hirugarren gazte bat, hain zuzen. Ikerketaren ostean, Poliziak ondorioztatu zuen Ibrahim Aalcalifek ez zuela zerikusirik atentatuarekin. Terroristen helburua bere laguna zen, PAEko kidea izanda. Barne arazoak zituzten erakunde horretan.
Prentsa



