Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Ecuador
Adina: 26
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Etxekoandrea
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Liliana Acero Entrevías auzoan bizi zen eta egunero Atochara joateko trena hartzen zuen. Etxe bat garbitzen zuen. Ekuadorren jaio zen eta bere ama Espainiara ekarri nahi zuen, hiru anai-arreba eta iloba bat hemen bait zituen jadanik. Martxoaren 10an, amarekin hitzegin zuen telefonoz eta zorion txarrekoa zela esan zion. Bost egun itxaron behar izan zuten senideek bere gorpua agertu zen arte. Hortzetako eskuilari esker bere DNA aurkitu ahal izan zuten.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa