Gallery

Deskribapena

Adina: 59
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Etxeko andrea
Atentatuaren data: 29/07/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1979ko uztailaren 29ko goizean ETAko adar politiko-militarrak (ETA pm) ikara eragin zuen Madrilen Barajas aireportuan eta Chamartín eta Atocha geltokietan burututako atentatuekin. Guztira, terroristek zazpi pertsona hil zituzten eta ia 100 zauritu ere.

13.15etan, Barajas aireportuko eta Chamartín geltokiko atentatuak gertatu eta minutu gutxira, lehergailuez betetako hirugarren poltsa batek eztanda egin zuen Atochan. Lau hildako egon ziren eta ia 40 pertsona zaurituta suertatu ziren.

Biktimetako bat Guadalupe Redondo Vián izan zen. Leherketaren ondorioz, berehala hil zen. Atochan senarra eta alabarekin zegoen. Dionisio Gonzalo Rey Amez, polizia izandakoa, handik lau egunetara zendu zen ere.
Carmen Rey Redondo izeneko alabak, ordea, bizirautea lortu zuen larriki zauritu zuten arren.

Argazkiak