Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 50
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 21/05/1985
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Francisco Rivas López paseoan irten zen lankide eta adiskide zuen Máximo Díaz Bardera eta bien txakurrekin, Ulia mendian, kale-jantzian eta zerbitzutik kanpo. Terroristak paraje bakartu batean oldartu zitzaizkien biktimei, eta buruan berbertatik tiroa joz hil zituzten. Gaueko bederatziak pasata, agenteen senideak kezkatzen hasi ziren. Batez ere, txakurretako bat bera bakarrik itzuli zenean etxera.

Ehun bat polizia hasi ziren mendia arakatzen, Guardia Zibilaren helikoptero baten laguntzarekin, Platako itsasargiaren ingurua batez ere, Francisco eta Máximo sarritan joaten baitziren hara animaliekin. Ulia mendian gauean zehar arakatze lan zorrotza egin ondoren aurkitu zituzten gorpuak, ETAk Egin egunkariari deskribatu eta gero agente bien gorpuen kokapena. Agenteek intziri batzuk entzun zituzten, haiei segitu eta polizien gorpuak aurkitu zituzten, ahoz gora etzanda, tiro bana zutela lokian. Máximoren txakurra intzirika ari zen, triste, jabearen bularraren kontra etzanda.

Biktimen hileta elizkizun ofizialak egin ziren egunean, Donostia paskinez beterik agertu zen; «ETA quiere la guerra, el hambre y el caos para Euskadi. Los culpables son los que ayudan a esos asesinos» zioten.

Prentsa