Deskribapena
Deskribapena
1986ko ekainaren 28an atentatu terrorista olde bat gertatu zen Estatuko Segurtasun Indarren kontra euskal geografiako zenbait tokitan. Goizeko 7etan lehergailu batek eztanda egin zuen Orion, eta José Luis Jiménez guardia zibila zauritu zuen.
Aurretiko atentatu bati erantzunez, Grupos Antiterroristas Rurales deituek arakatze dispositibo bat jarri zuten martxan Meaga inguruan. Goizeko 8,30ak inguruan bonba bat lehertu zen zerbitzu hori egiten ari zen ibilgailua igarotzean. Errepideko ezponda batean zegoen jarrita, eta urrunetik eragin zioten. Francisco Muriel Muñoz agentea hantxe bertan hil zen. Eta beste zenbait guardia zibil ere zauritu zituen leherketak: José Carlos Marrero Sanabria –bi urte geroago hil zen ospitale psikiatriko batean, atentatuaren ondorioen eraginez–, Manuel Ángel Arenal Linares, Juan Carlos Carballo Gañán, José María Baltasar Gil, Ramón Perona Sánchez eta Luis Pérez Bao.
Prentsa


