Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 54
Seme-alabak: 4Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Taxi-gidaria
Atentatuaren data: 31/07/1975
Atentatuaren lekua: Usúrbil
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1975eko uztailaren 31n ETAk Francisco Expósito Kamio hil zuen Usurbilgo (Gipuzkoa) taxi geltokian. Francisco txirrindulari profesionala izan zen 1942 eta 1953 bitartean, eta hamalau garaipen lortu zituen, zenbait lehiaketatan. Espainiako txapeldun izatera ere iritsi zen, ziklo-kros modalitatean, 1951n, Donostian egindako edizio batean, eta beste hiru alditan txapeldunorde izan zen.
Kirol horren praktika aktiboa utzi eta gero, Usurbilen taxilari lanean hasi zen, ogibide gisa. Harik eta 1975eko uztailaren 31ko goizean, ostegunarekin, ETAko bi terrorista ibilgailuaren alde banatatik inguratu eta tiroz hil zuten arte. Azken laneguna zuen, asmoa baitzuen hurrengo egunean Alemaniara joateko, alaba umea izan berria baitzen.
Prentsa



