Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 01/12/2007
Atentatuaren lekua: Capbreton
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2007ko abenduak 1an, goizean, Guardia Zibileko agenteak ziren Raúl Centeno Bayón eta Fernando Trapero Blázquez atseden hartzera joan ziren Capbretoneko merkataritza gune bateko kafetegi batera. Capbreton Frantzian dago, Akitanian. Ondoko mahaian gosaria hartzen ari ziren ere ETA erakundeko hiru kide, bi gizon eta emakume bat. Gazte horiek poliziak zirela konturatu ziren.

9.00ak aldera, agenteak tabernatik atera eta autora igo behar zirenean, terroristak euren atzetik joan ziren. Bi terroristek armekin poliziak mehatxatzen zituzten bitartean, hirugarrenak euren identifikazioa bilatu zuen. Poliziak zirela baieztatu zuenean, tiro egin zieten. Lurrean zegoela, gidaria ez zenari berriz ere tiro egin zioten. Asier Bengoa López de Armentia, Saioa Sánchez Iturregi eta Mikel Karrera Sarobe ‘Ata’ –agenteak tirokatu zituena- hilketaren arduradunak izateagatik zigortu zituzten.

Fernando Trapero Blázquezek 23 urte zituen. Guardia Zibileko agente baten semea zen. 2004an sartu zen eta GAO izeneko brigada batean lan egiten zuen. Grupo Operativo de Apoyo horrek Informazio zerbitzuaren parte zen eta ETAren aurka borrokatzen zuen. Baionako ospitalera eraman zuten zauri larrien ondorioz eta handik lau egunetara hil zen.

Prentsa