Deskribapena
Jaioterria: Ceuta
Adina: 25
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Arotza
Atentatuaren data: 26/06/1975
Atentatuaren lekua: Ceuta
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Besteak
Deskribapena
1975ko ekainak 26an, Fernando Fernández Moreno eta lankide bat Ceutako Itsas Armadaren komandantziara joan ziren altzari bat uzteko. 16.30ak ziren ate nagusitik sartu zirenean eta lehenengo solairuan utzitako lehergailu batek eztanda egin zuen. Hedatze-uhinak Fernando Fernándezi eragin zion. Gurutze Gorriaren ospitale batera eraman zuten gaztea, baina bidean hil zen. Ordu t’erdiko tartean bi atentatu egon ziren Ceutan egun horretan. Ikerketak ez zuen inoiz emaitzarik eskaini, baina informazio batzuen arabera, Marokoren aldeko talde terroristen eskua atzetik egon daiteke.
Fernando Fernández arotza zen. Aurreko urtean ezkondu zen eta alaba jaio berria zeukan. Ceutako udalak hiriaren hilondoko domina eskaini zion.