Gallery

Deskribapena

Adina: 55
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako funtzionario zibila
Atentatuaren data: 11/12/1995
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1995ko abenduak 11an, gutxi gora-behera arratsaldeko hiruretan, ETAko terroristek lehergailuz betetako auto bat eztandarazi zuten, 50 kilo guztira. Puente de Vallecastik zihoan Armadaren furgoneta bati eragin zion.

Atentatuan Armadaren automobil-parkean lan egiten zuten sei langile zibil hil ziren, Manuel Carrasco Almansa, Santiago Esteban Junquer, José Ramón Intriago Esteban, Florentino López del Castillo, Félix Ramos Bailón eta Martín Rosa Valera hain zuzen ere. Etxera zihoazen lanaldia amaitu ostean. Gainera, 17 pertsona gehiago zauritu zituen leherketak. Kalte material handiak ere egon ziren, autobus bat barne. Autobus horrek atentatua baino minutu batzuk lehenago 30 neska-mutil utzi zituen handik hurbil zegoen ikastetxe batean. ETAren historiako atentaturik odoltsuenetakoa izan zen.

Félix Ramos Bailón Madrilen jaio zen eta 55 urte zituen. Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen. Txapista bezala lan egiten zuen Armadan 1980az geroztik. Carabanchelen hilobiratu zuten.

Argazkiak

Audio

Prentsa