Deskribapena
Jaioterria: Cantabria
Adina: 49
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Komandantea eta Udaltzaingoaren burua
Atentatuaren data: 13/04/1980
Atentatuaren lekua: Gasteiz
Errudunak: Ignacio Arakama Mendia, José Ramón López de Abechuco, Moisés Izar de la Fuente Martínez de Arenaza, Pedro Manuel González Alonso
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Eugenio Lázaro Valle komandantea Santa Maria Aingeruena parrokiatik atera zen, meza entzun baitzuen bertan, eta Antso Jakituna kalerantz abiatu zen, Gasteizen. Terroristek taxi baten zerbitzuak eskatu zituzten parrokia ingururaino iristeko. Taxilariari geldik egoteko eskatu zioten, eta terroristetako bat ibilgailuan geratu zen, bestea hirugarren terroristarekin elkartu bitartean semaforoan. Militarra semaforora hurbildu zenean, terroristetako bat atzean jarri eta garondoan tiro bakarra joz hil zuen. Santiago Ospitaleak haren heriotza egiaztatu zuen.
Eugenio Lázaro komandantearen izena aipatua zuten, era berean ETAk hildako Jesús Ignacio Velasco Arabako miñoien buru karguan ordezkatzeko.
Prentsa



